- Udalak azken boladan garaipen handiak lortu dituzten Mutrikuko bi kirolariak omenduko ditu gaur (18.30ean) udaletxeko areto nagusian.

Aitortza jasoko duten kirolariak Oihana Kortazar eta Mikel Manzisidor izango dira.

Oihana Kortazar mendi korrikalaria Espainiako Mendi lasterketako txapeldun suertatu zen maiatzaren 2an Andaluzian jokatu zen txapelketan. Mikel Manzisidor zesta puntistak, berriz, Espainiako txapela eskuratu zuen (sub-23 mailan) maiatzaren 22an Iruñean jokatutako zesta puntako banakako txapelketan.