- Udalak amaitutzat eman ditu azken hilabeteotan Casacampoko argiteria aldatzeko burutu dituen lanak. Udaletik jakinarazi dutenez, bi izan dira proiektu horiekin bilatu nahi izan diren helburuak: "Batetik, ingurunea lehen baino hobeto argiztatzea; eta bestetik, argiteria zaharra led argiekin ordezkatuz, energia kontsumoa gutxitzea".