- Udalak Santakutz pareko udal pistak garbitzeari ekin dio, "urteen poderioz, sasiz bete direlako". Garbiketa lanak Bergaretxe enpresak egingo ditu eta Udalak 2.671 euro (BEZ kanpo) bideratuko ditu. Pistak txukunduta, espezie autoktonoak landatuko dituzte: "pinuak gaixorik daude eta kendu behar direlako".