- Debabarrenako Udalerrien Mankomunitatearen eskumenekoak diren zerbitzu guztiak ustiatzeko sortu zen Badesa elkarte anonimoak gaueko hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko arduradun berria kontratatu behar du. Hori dela eta, Badesak lanpostu hori betetzeko prozesua abiatu du eta parte hartzeko interesa duten herritar guztiek hilaren 12ra arte aurkez ditzakete instantziak. Edonola ere, deialdiari buruzko oinarriak, eskabide-ereduak edo bestelako informazioa eskuratu nahi dutenek badesa.eus webgunean begira dezakete.