- Koronabirusak sortutako pandemiak eragindako osasun egoeraren ondorioz, Eibarko Arrate kultur elkarteak bertan behera utzi behar izan zuen aurtengo Inauterietan egitekoa zen Eguen Zuri argazki lehiaketaren XIV. edizioa.

Hala ere, kultur taldeak adierazpen artistikoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du eta “datozen asteetan” argazki lehiaketa berri baterako deialdia luzatuko duela aurreratu du.

Bestalde, Arrate kultur elkarteak jakinarazi du martxoaren 11n Eguen Zuri 2021 argazki erakusketa irekiko duela Topalekuan “aurreko edizioetan saritutako argazki bildumarekin”.