- Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartu nahi du, beti ere, “egoera onean egon daitezen”. Hori dela eta, Udalak herriguneko berdegune eta lorategien mantenimendurako kontratua lizitatu du eta horretan interesa duten enpresek dagoeneko aurkez ditzakete beren proposamenak udaletxean. Esleipena “2021eko lehen hiruhilekoan burutuko da”.