- Udalak gogorarazten du hilaren 28an amaitzen dela “enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzeko” 2020ko Mutrikulan egitasmoaren dirulaguntzak eskatzeko epea. Ekimen honen bitartez “enpresa irekitzean sortzen diren lanpostuak eta enpresa bat martxan jar-tzeko egindako inbertsioak” diruz lagunduko ditu Mutrikuko Udalak eta horretarako 20.000 euroko partida bideratuko du. Deialdiaren oinarriak mutriku.eus web gunean ikus daitezke.