Zuhaitz landaketa antolatu dute Elgoibarren

Larunbatean egingo da Zirardamendin eta 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete parte hartzeko

12.01.2021 | 00:43
Elgoibarko ikasleak Morun egindako landaketa batean. Argazkia: J.L.

Elgoibar – Lurraren erabilera lagatzeko akordio batzuk lortu ondoren, biodibertsitatearen eta gure basoen kontserbazioaren alde lan egiten duen Lurgaia fundazioak bertako zuhaitzen landaketa antolatu du datorren larunbaterako Zirardamendiren inguruan.

Landaketa auzolanean egingo da eta bertan parte hartzeko interesa duten 16 urtetik gorako herritarrek bihar arte eman dezakete izena info@lurgaia.org helbidera idatziz.

Mezu horretan bertaratuko direnen izen-abizenak eta adinak, jatorrizko udalerria eta kontakturako telefono bat jarri behar dira. Morkaiko mendizale taldeak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.