- Udal Liburutegiak Olentzero eta bere lagunak ipuin kontaketa antolatu du astelehenerako. Saioa 17.00etan izango da, Alberto Bargos ipuin kontalariaren eskutik eta edukiera mugatuarekin. Hori dela eta, interesatuek aurrez eman behar dute izena liburutegian bertan edo mutrikuliburutegia2@gmail.com helbidera idatziz.