- Udaletxeko areto nagusiak Mutrikuko kirolariek “urtean zehar izandako zailtasunekin egindako lana, herriarekiko izandako konpromezua eta lortutako garaipenak saritzeko” VIII. Kirolaren gala hartuko du gaur (19.00etan). Pandemia dela eta, aurtengo galan sarituek bakarrik izango dute udaletxera bertara-tzeko aukera. Hala ere ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da Udalaren YouTubeko kanalean.