- Mutrikuko Udalak Sare sozial digitalak parekidetasunetik aztertzen izeneko tailerra antolatu du hilaren 11rako, beti ere, “sare sozial digitaletan ematen den indarkeria identifikatzeko eta hauen prebentziorako baliabideak lantzeko” helburuarekin. Saioa Hiruki Larroxa Kooperatibaren eskutik egingo da eta parte hartzeko interesa dutenek 10a baino lehen eman behar dute izena feminismoaholkularitza@mutriku.net helbidera idatziz.