- Udalak gaur espero zuen Pikupe eta Urazamendi auzoetako bizilagunekin online batzarra egitea “baina Urazamendira eskuorriak berandu iritsi dira eta Pikupe auzokoek oso denbora gutxi izan dute beren proposamenekin betetako orriak ekartzeko”. Hori dela eta, azkenean bi auzo horietako eta landa eremuko bizilagunentzako batzarra ostegunean egingo da (19.00etan) Udalaren Youtube kanalaren bidez.