- Udalak ingurumen eta jasangarritasun kontuak kudeatzeko pertsona bat kontratatuko du “sei hilabeterako eta lanaldi-erdian”. Kontratazioa Lanbidek diruz lagunduta dago eta Hondakinen murrizketa proiektua aurrera eramatea du helburu. Baldintzak betetzen dituztenek hilaren 30era arte eman dezakete izen Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan.