- Udalak Lanbidek enplegua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzak baliatuko ditu hiru peoi kontratatzeko. Lanpostu horiek (sei hilabeterako eta %63ko lanaldiarekin dira) Hiri altzariak eta Udal eraikinak hobe-tzeko proiektua gauzatzeko bideratuko dira. Emakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute lanpostu horiek eskuratzeko. Hala ere, baldintzak betetzen dituzten interesatuek abenduaren 2ra arte eman dezakete izena Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan.