Elaners eta Leok’k taldeen kontzertua izango da ostiralean

03.11.2020 | 01:15

Elgoibar – Bikustik eta Amorante taldeen emanaldiek izandako harrera onaren ondoren, Udalak San Bartolome jaietan bertan behera geratu ziren kontzertuak berreskuratzeko abiatu duen Oinagoan bai egitasmoak datorren ostiralean izango du jarraipena, Elaners eta Leok'k taldeen emanaldi bikoitzarekin. Ikuskizuna 19.00etan hasiko da eta sarrerak Herriko Antzokian eta Kutxabanken bidez eros daitezke (euro bateko prezio sinbolikoan).