- Egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuta, Udalak ludoteka eta gaztelekuaren zerbitzuak eta Azpilgoetako Kultur Etxean egiten diren hainbat ekintza (ballet, pilates, dantza modernoak, euskal dantzak, xakea eta antzerki ikastaroak) jarri ditu martxan berriro ere. Era berean, Mendaroko Pilota Eskola gaur bertan hasiko da. Honek “lehentasuna izango du pilotalekuaren erabileran astearteetan, 17.00etatik 19.00etara, eta ostegunetan, 17.00etatik 18.00etara”.