Laburbira zikloarekin disfrutatzeko aukera izango da gaur, doanik

22.09.2020 | 01:15

Elgoibar – Ongarri zine klubak, Elgoibarko Udalak eta Topaguneak antolatuta, XVII. Laburbira euskarazko laburmetraien zikloarekin disfrutatzeko aukera izango da gaur (21.30ean) Herriko Antzokian. Guztira, euskaraz ekoiztutako bederatzi film labur ikusteko parada izango da. Sarrera doanekoa da.