- Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Mendaroko Udalak aurten Santa Ana jairik ez dagoela gogorarazi eta arduraz jokatzeko deia luzatu die herritarrei. Jai egunak izan beharko luketen datetan “errespetua eta ardura” gailentzea nahi du Udalak eta hori bermatzeko, Ertzaintzarekin elkarlanean, kale-kontrola areagotuko da eta tabernen itxiera ordutegia 00.00etara mugatuko da.