- Mutrikuko Turismo Bulegoak udako denboraldiari ekin dio eta abuztuaren 31ra bitartean egunero egongo da irekita, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, bisitariak “banan-banan” sartu beharko dira bulegora “maskarila jantzita eta bertan dagoen gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituz”. Turismo bulegoan Mutriku, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Debabarrena, Gipuzkoa eta Euskadiri buruzko informazioa eskura daiteke.