- Nautilus ikasgune geologikoak ateak ireki ditu berriro ere eta uztaila eta abuztuan zehar doan bisitatu ahalko da (asteartetik larunbatera 11.30etik 14.30era eta 17.30etik 20.00etara eta igandetan 11.00etatik 14.00etara). Era berean, barne bisita gidatuak eskainiko dira egunero (12.00etan eta 18.00etan), 3 eurotan.