- Eibartarrek Arrate kultur elkarteak antolatzen duen Ikusentzunezko Astearen edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute gaurtik ostegunera bitartean San Andres-eko klaustroan.

Egitaraua abiatzeko Ez, eskerrikasko. Gladys-en leihoa dokumentala ikusi ahalko da gaur (22.30ean). BIhar, berriz, iazko sanandresetan Koldo Edortak grabatu zuen etorkinen inklusioari buruzko Kaleko antzerkia film laburra eta Fernando Retolazaren Trekking-a Nepalen. Annapurna santutegian diaporama izango dira ikusgai (22.30ean).

Amaitzeko, Kokein taldearen kontzertu akustikoa egongo da ostegunean (20.00etan).