- Elgoibarko EH Bilduk koronabirusak herrian eragindako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioei aurre egiteko prestatu duen plana aurkeztuko du gaur (19.00etan), koalizioaren bozeramailea den Jon Peli Uriguenek EH Bilduren Facebook bitartez eskainiko duen agerraldi batean.

Elgoibarko EH Bilduk bere kezka azaldu du "krisiaren ondorioei aurre egiteko Udal gobernua erakusten ari den ekimen faltagatik".

Bere ustetan, ekimen politikoa "itxita dauden dendei eta tabernei zerga salbuespenak ezartzera mugatu da; gure udalerriko ekonomia berpizteko eta herritarrak zaintzeko ekimen politiko indar-tsuagoa behar denean".