Azkoitia - Udaleko Gizarte Ongizate sailak 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dagoen erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu du hilaren 31rako, Osakidetza eta Azkoitiko Osasun Zentroarekin elkarlanean.
Bosgarren urtez jarraian herrian antolatutako tailer honek bi zati izango ditu (teorikoa eta praktikoa) eta egun bakar batean egingo da (9.15etik 12.15era) Elkargunean.
Udaletik aurreratu dutenez, "parte teorikoan, arrisku faktoreak jorratuko dira, kalean edo etxean egon daitezkeenak edota adinak eragiten dituen aldaketa fisiologikoek dakartzatenak" eta zati praktikoa, berriz, "ariketa fisikoan oinarrituko da". Bertan, "ohean edo aulkian egoteko jarrera egokiak, makuluak nola erabili edo erori ezkero, altxatzeko teknikak azalduko dira".
Edonola ere, erorikoak prebeni-tzeko tailerra erderaz egingo da eta parte hartzeko interesa duten herritarrek hilaren 30era arte eman dezakete izena anbulatorioan edo 943 007 610 telefono zenbakira deituta. Ekimena doanik da.