- Usurbilgo Emakumeen Jabekuntza Eskolaren barruan, Parekidetasun Sailak biodantza ikastaroa antolatu du bihartik apirilaren 5era. Eskolak astearteetan izango dira 15.30etik 17.00etara, Oiardo kiroldegian. Izen-ematea, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 377 110 telefonora deituta egin daiteke. Biodantza "gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa eta dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren", adierazi du Eider Zuriarrainek, ikastaro honetako irakasleak.