- Hernaniko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Orotara, hamabi tailer edo ikastaro eskainiko dira urtarriletik aurrera eta Emaguneko lehen hitzordua, berriz, urtarrilaren 20an izango da. Izen-ematea Kulturarteko Plaza Feministan, inprimakia beteta; emailez, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita edo 943 337 017 telefonora deituta egin daiteke.