- Usurbilgo Udalak jakitera eman duenez, brigada kiroldegiko areto berria egokitzen ari da: sauna zaharra kendu, eta garai bateko langilearen etxea zena moldatuta, 160 metro karratuko areto irekia izango da, bi biltegirekin. Kalkulatu dutenez, hilabete honen amaierarako prest egon daiteke. Urte honetan zenbait hobekuntza egin dira kiroldegian, esaterako sauna berria ipini dute igerilekuaren ondoan.