- Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Andoainen urtarrilaren 5erako zituzten planak egokitu beharko dituzte osasun egoerari erantzuteko asmoz.

La Salle Berrozpe Ikastetxeak jakinarazi duenez, ohiko kabalgata bertan behera geratu da eta zaldiz eta paje talde batekin iritsi beharrean, kapota gabeko ibilgailu batean zeharkatuko dituzte auzoak 18.30ean Sorabillatik hasita, poliki baina gelditu gabe. Ibilbide hori 20.00etan amaituko dute Goikoplazan. Hiru Errege Magoak udaletxeko balkoitik hitz egiten entzun ahal izateko espazio segurua osatuko da plazan. Espazio hori itxia izango da, eserlekuekin eta beharrezkoa izango da musukoarekin egotea.