Era askotako ekintzak prestatu ditu surbilgo Euskara Aholku Taldeak abenduaren 1etik 3ra: hitzaldi bat, lehiaketa bat, hikodromoa eta kontzertu bat. Hikastea da ekimen honen izena eta Euskararen Egunaren harira antolatu dute. Egun horietan hitanoa "hitzetik hortzera" izatea dute helburu

Honela, abenduaren 1ean Hitanoa hemen eta orain: adituen hitzak eta arituen ekintzak hitzaldia emango dute EHUko irakasle eta ikertzaile Beñat Muguruzak eta Garbiñe Bereziartuak. Azken urteetan hitanoa izan dute ikergai eta hainbat erpinetatik begiratzen ahalegindu dira. "Saio parte-hartzailea izatea gustatuko litzaiguke: orokortasunetik herrira egin nahi dugu bidea. Herritarren iritzi eta bizipenak jasota, ondorio adierazgarri eta aberasgarriak aterako ditugu, ziur", adierazi dute antolatzaileek. Saioa Potxoenean 18.30ean izango da.

Hurrengo egunean TikTok eta Instagram lehiaketako lanen erakustaldia eta sari-banaketa burutuko da Sutegin, 18.00etan. Hamalau eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta abenduaren 1a izango da bideoak bidaltzeko azken eguna. Hurbilagoko dendetan erabiltzeko 100 euroko bi bonu zozketatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Amaitzeko, abenduaren 3an bi ekitaldi programatu dira. 18.00etan Dema plaza Hikodromoa, hika ari-tzeko espazioa, jarriko dute (eguraldi txarrarekin, Askatasuna plazan). Hika menperatzen dutenak, hika hasiak direnak zein egin nahi dutenak bildu nahi dituzte festa giroan. Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariek jarriko dute elkarrizketetarako hizpidea, Antton Aranbururen eta Gari Otamendiren musika lagun.

Amaitzeko, kontzertua egongo da Mikel eta Esti Markezekin 19.30ean. Doan eta herritar guztientzako irekia izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da usurbilkultura.eus helbidean.

Azken egunetan covid-19a pandemiak izan duen gorakada tarteko, antolatzaileek nabarmendu dute osasun eta higiene neurriak bermatuko dituztela.