Betikoa kanpaina aurkeztu dute. Horrela, asarte-Oriako Udalak eta Aterpea merkatari elkarteak merkataritzan euskara gehiago hitz egiteko.

Lasarte-Oriako Udalaren aburuz, merkataritza eta ostalaritza euskararen normalizazioan sektore estrategikoa da: "Izan ere, herritarren egunerokotasunean garrantzia handia du eta era askotako harremanak sortzen dira (aisialdiarekin lotutako harremanak, salerosketak...)". Horregatik, Udalak garrantzitsutzat jotzen du sektorean eragitea.

Datozen bi asteetan, udal langile bat materiala banatzen ibiliko da dendariei eta ostalariei, eta dendetan kartelak jartzeko gonbidapena ere egingo die. Era berean, kanpainaren mezuarekin bat egin eta bezeroekin ahal den guztietan euskaraz egin dezaten ere eskatuko die merkatariei eta ostalariei.

Kanpainak abenduaren 31ra arte iraungo du, eta Lasarte-Oriako Udalak herritar, merkatari eta ostalariak parte hartzera animatzen ditu.

Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen 2020an. Iaz, sare sozialen eta Internet bidez zabaldu zen. Aurten jauzi kualitatibo bat eman nahi izan da kanpainan eta herri gehiagotara iristeko apustua egin da. Guztira, EAE osoko 60 Udalek hartuko dute parte.

Bestalde, joan den astetik Aterpeak Ferraren bila kanpaina abian du. Astero, hainbat saltokik herritarrek bilatu behar duten ferra izango dute erakusgai. Erakusleihoetatik pasatu behar dute, ferra bilatu, eta aurki-tzen dutenean, argazki bat atera eta Facebook edo Instagramera igo. Gainera, Aterpea jarraitu beharko dute aukeratutako sare sozialean, eta zozketan sartuko diren bi lagun etiketatu.

Argazki guztien artean 2.000 euro zozketatuko dira, abenduaren 5ean amaitzen den kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.