- Gaur, Hernaniko aurtengo asfaltatze kanpainaren baitan, Ereñotzu-Alkatxurain bidearen zati batean azpiko lauza eraistea eta berria berreraikitzeko lanak burutuko dira. Lan hauek asfaltatu aurretik egin behar dira. Bidea itxita egongo denez, Udalak ibilbide alternatiboak proposatu ditu: Larre Gain sagardotegitik sartu eta irten ahal izango dute beheko zatia egiten ari direnean; goiko zatian lanean daudenean aldiz, herrigunetik ibili beharko dute.