- Urriaren 13tik aurrera Usurbil goazen kalera ibilaldiak berreskuratuko dituzte jubilatuen elkarteek, Udalarekin eta anbulatorioarekin elkarlanean. 2020ko martxotik etenda egon dira, osasun krisiak eztanda egin zuelako. Berreskuratzea erabaki dute orain, eta horretarako zenbait egokitzapen egingo dituzte. Parte hartzeko asteazkenetan 11.00etan Artzabalera bertaratu behar dute.