- Hernaniko osasun aktiboak identifikatzeko bi mapa egin ditu Hernaniko Udalak: bata udal teknikari eta ordezkari politikoek, Hernaniko osasun zentroko eta osasun publikoko arduradunekin batera; eta bestea herritarrekin. Bi mapa horien arteko kontraste saioa izango da bihar arratsaldeko 17.00etan Biteri kultur etxeko areto nagusian. Saio irekia izango da parte hartu nahi duten herritar guztientzat.