- Usurbilgo zaintza ereduari buruz hausnartzeko osatutako talde eragilea martxan da. Astelehenean egin zuten lehenengo bileran 20 lagun inguru elkartu ziren, zain-tzak profesionalki zein pertsonalki bizi dituzten herritarrak eta erakundeak tarteko.

Talde hori izango da zaintza ereduari buruzko parte-hartze prozesuaren muina landuko duena, nahiz eta horrez gain, bestelako foroak ere deituko dituzten, jende gehiagok parte hartzeko. Hilabetean behin bilduko dira, uztaila eta abuztua salbu.

Zaintza ertz guztiak barne hartu ditu talde horrek. Tartean dira zain-tzaile profesionalak (zentroetan zein etxe partikularretan lan egiten dutenak), familiako zaintzaileak, zain-tza lanetara dedikatzen diren enpresak, Usurbilgo komunitatearen ordezkariak, zaintza zerbitzuetako erabiltzeak, Emagin taldea (prozesuan ikuspegi feminista berma-tzeko) eta erakundeetako ordezkariak (udal ordezkari tekniko zein politikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Matiakoak).

Lehenengo bilera elkar ezagutzeko baliatu zuten eta ondoren talde txikietan lan egin zuten.