-III. Berdintasun Plana diseinatzeko lanean ari da Urnietako Udala . Horretarako, bigarren plana eta azken urteetako lana ebaluatuko dira eta etorkizuneko erronkak identifikatuko dira. Bide horretan herritarren ekarpenak jaso nahi dira.

Horretarako prozesu parte-har-tzaile bat jarri du abian Udalak Elhuyarren laguntzarekin. Beraz, gaian interesa duen herritar orori zein herriko elkarte guztiei irekitako saio bat antolatuko da, ekainaren 2an 18.00etan Lekaio kultur etxean.

Bilera honen helburua herriko errealitatearen alderdi ezberdinak aztertu eta lehentasunezko erronkak identifikatzea izango da. Bertan, parte hartzeko dinamika desberdinak egingo dira bertaraturikoen ekarpenak eta ikuspegiak jaso ahal izateko. Horregatik, Udalak herritarrak parte hartzera animatzen ditu.

Hartu beharreko segurtasun neurriak bermatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik asistentzia konfirma-tzea erregistro orri bat betez. Bi aukera daude horretarako: online, Udalaren webgunean edo APP-an; edo presentzialki, Bertan herritarren arretarako zerbitzuan.

Izena emateko azken eguna maia-tzaren 31 izango da, eta covid-19a dela eta, espazioaren edukiera 40 pertsonetara mugatuko da.

Dagoeneko, prozesu parte-hartzaile honen baitan, beste bilera batzuk burutu dira. Hasteko, ordezkari politikoei prozesuaren berri emateko eta haien ekarpenak jasotzeko saio bat egin zen. Ondoren, udaleko sail desberdinetako teknikariekin galdetegi bat eta elkarrizketa erronda bat egin ziren sail bakoitzaren egoera ezagu-tzeko.

Horren ostean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean, feminismoaren alorrean zein indarkeria matxistaren esparruan zeresana duten hainbat kolektibo edota pertsona-talde ezberdinekin hitzorduak egin ziren talde-elkarrizketak burutuz eta beraien ikuspegiak jasoz.

Izan ere, Urnietako Udalak urteak daramatza berdintasun politikak garatzen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean urrats sendoak ematen jarraitzeko. Lehenengo Berdintasun Plana 2012an onartu zen eta 2017an II Plana osatu zen. Esan bezala, norabide horretan sakontzeko Berdintasunerako II. Plana izan du bide-orri azken urteetan. Plan horren indarraldia amaitu berri da, eta horregatik beharrezkoa da III. Berdintasun Plana idaztea.

Diagnostikoa egin ostean eta herritarren ekarpenak eta proposamenak aztertu ostean, datozen urteetarako ekintza plana eta egutegia diseinatu beharko dira.