- Bihar arratsaldeko 19.00etan Hernaniko Biteri kultur etxean Lurrun minez an-tzezlana ikusteko aukera egongo da. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena izatea edukiera kontuarengatik. Sarrerak Florida 28an edo berdintasuna@hernani.eus helbidera idatziz eskura daitezke. Lurrun minez hiru homosexualen arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala azaltzen du, Galder Perezek testua idatzi du eta Olatz Gorrotxategi da zuzendaria.