- Datorren igandean Andatza Eguna ospatuko da. Bi zirkuitu antolatu dituzte, tontorraz harago, Andatzaren beste txoko batzuk ezagutzeko. Udalak eta Andatza Eguneko antolatzaileek Andatzara joatera animatu dituzte herritarrak, betiere, segurtasun neurriak errespetatuz. Bistako arrazoiak tarteko, ez da hamaiketakorik izango. Zirkuitua norberak bere kasa egin dezake. Baina, lau kilometrotako ibilaldi gidatua ere antolatu dute Andatzako ondarea gehiago ezagutzeko. Parte-har-tzaileak 10.00etan elkartuko dira, Ziortzan eta mendizale kopuruaren arabera taldeka abiatuko dira. Joseba Alonsok gidatuko du ibilaldi hori.