- Prentsa ohar baten bidez, EAJ/PNV taldeak Lasarte-Oriako edukiontziei buruzko igandeko herri kontsultaren deialdiaren aurrean, lurpeko edukiontziak kentzearen alde egingo duela aurreratu du.

Bere ordezkarien arabera, egungo lurpeko edukiontziek kostu handiak sortzen dituzte udal kutxetan: "Udaleko langileen txosten teknikoen arabera, azken bost urteetan 270.000 euro baino gehiago bideratu behar izan dira xukatze-ponpak mantentzeko, beste kontratazio batzuen edo udal langileen beste kostu batzuk kontuan hartu gabe. Horregatik guztiagatik, lurpeko edukiontziak kentzea da gure jarrera".

"Lurpeko edukiontziak kentzea erabaki politikoa dela uste dugu. Etorkizunera begiratu behar dugu, eta Lasarte-Oriak gaikako bilketaren datuak nola hobetu behar dituen urratsak ezarri. Hobetzeko tarte handia daukagu", adierazi dute.