- Hilerriko hilobien lote berri bat eskaini du Usurbilgo Udalak bere senitartekoen gorpuzkiak ateratzeko data iritsi zaienentzat, baina hala ere hilerrian bertan mantentzen jarraitu nahi duten familientzat. Horretarako modua libre dauden hilobi eta panteoien gaineko eskubideak esleitzea da. Eskaerak egiteko epea zabalik dago jada, maiatzaren 24ra arte (egun hori barne). Guztira, 27 hilobiren eskubideak emakidan esleituko dira 50 urtetarako.