Gaur Hirigintza Batzordea bilduko da

Sortu den organo honek Astigarragako Plan Orokorreko lanketan parte-hartzea bermatuko du

15.02.2021 | 01:31

Astigarraga – Gaur 18.00etan, Herri Eskolako areto nagusian, lehen aldiz Astigarragako Hirigintza Aholku Batzordea bilduko da. Gaurko saioan sortu berri den organoaren inguruko informazio gehiago emango da (ba-tzordearen eginkizunak, lan dinamika eta abar) eta Udalak laster abiatuko duen Plan Orokorraren berrikuspenaren inguruko informazioa emango da.

Izan ere, Aholku Batzorde hau Plan Orokorraren berrikuspenaren prozesuan giltzarri izango da eta herritar eta eragileen parte-hartzea ezinbestekoa izango da Astigarragak hurrengo hamar edo hamabost urteetan izango duen ibilbidea erabaki-tzeko.

Batzordearen osaera anitza eta ugaria da, guztien ikuspegi, ekarpen eta iritziak jaso ahal izateko. Parte har dezakete kirol, kultur, mugimendu feminista eta landa eremuko elkarteek, sagardogileek, poligonoetako jabeetako ordezkariak...