- Bi ekitaldi iragarri ditu Andoaingo Bizikidetza Mahaiak 'Memoria eraikitzen' jardunaldien harira; lehena, otsailaren 9an egingo den dokumentalaren proiekzioa eta bigarrena, otsailaren 15erako antolatu den antzerki foruma.

Alderdi guztien ordezkaritzarekin osatutako Bizikidetza Mahaiare-ntzat, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea sustatzea bizikidetza osasuntsua, demokratikoa eta memoria partekatua eraikitzeko orduan, Andoaingo bizikidetza eta memoria politiketan lan egiten eta sakontzen jarraitzeko konpromisotik abiatuz. “Bakearen eraikuntzak den-denok behar gaitu, eta horretarako askotariko ideia, bizipen eta hausnarketak konpartitzeko espazio irekiak eskaintzea da gure betebeharra”, azaldu du Maider Lainez alkateak aste honetan alderdi guztietako ordezkariekin batera egindako aurkezpenean.

Helburu horretatik abiatuz antolatu dituzte Andoainen azken urteotan ekimen publiko ezberdinak.

Hala, aurten Memoria eraikitzen izenburua daramaten jardunaldiak antolatu dituzte eta bi ekintza iragarri. Alde batetik, otsailaren 9an, 18.30ean, Zubiak dokumentala ikusteko aukera izango da Basteron eta proiekzioaren ondoren, bertako protagonista den Maixabel Lasarekin solasaldia izango da.

Beste alde batetik, otsailaren 15ean, 18.30ean, Eta hik zer? antzerki foruma antolatu dute Basteron. Ekarbizitzan sakontzeko esperientzia bat da eta herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera. Egoera zehatz eta oso ezagunak irudikatuko dira sei pieza ezberdinetan. Ondoren, nahi duenak, proposamenak egiteko aukera izango du egoera horiek hobetzeko. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izen-ematea (adierazi hizkuntza): m.lizarralde@baketik.org / 605 718 297.

“Esperientzia ezberdinetatik ikasiz gure elkarbizitza aberasteko aukera hau aprobetxatzera anima-tzen ditugu datozen egunetan andoaindar guztiak”, adierazi du alkateak.