- Urnietako Lekaio kultur etxean udazkenerako antolatu diren ikastaroetarako inskripzio epea ireki da urtarrilaren 18a arte. Izen-emateak Lekaio kultur etxean eta Bertan bulegoan egin ahal izango dira.

Hauek izango dira otsailaren 1etik maiatzaren 27ra bitartean eskainiko diren ikastaroak: Marrazketa eta pintura (asteartea, 18.30-20.30), Eskulanak (asteazkena, 18.00-20.00), Joskintza (asteazkena, 18.30-20.30) eta Zur taila (osteguna, 18.00-20.00).

Ikastaroa hasi ondoren, egiaztatutako osasun arazo kasuetan bakarrik onartuko da dagozkion kuotak ezeztatzea edo itzultzea. Osasun egoera dela eta, eskolaren bat bertan behera geratuko balitz, beste data batean berreskuratuko litzateke. Berreskuraketa posible ez balitz klase horiek bertan behera geratuko lirateke eta matrikulan dagokion moldaketa egingo litzateke joskintzaren kasuan izan ezik.

Izan ere, joskintzaren ikastaroaren kasuan, osasun egoeragatik galdutako klaseak berreskuratzea posible ez balitz, klaseak online emango lirateke, eta kasu horretan, norberak bere josteko makina izan beharko luke.

Prezioetan zenbait hobari izango dira. Honenbestez, Urnietan erroldaturiko familia ugariek (ikasleak bere txartela aurkeztu behar du matrikula egitean) %20ko hobaria jasoko dute.

Beste talde askok prezio murriztua izango dute, beti ere Urnietan erroldatuentzat: 18 urte azpikoak, 65 urtetik gorakoak, Ikasle edo Gazte Txartela dutenek, pentsiodunak direnak edo langabezian daudenak.