- Urnietako Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Egape ikastolarekin, Magale ikastetxearekin eta Magale ikastetxeko Bosko taldea guraso elkartearekin garatzen dituzten ekimenetako batzuei laguntzeko asmoz.

Lehengo astean izandako sinadura ekitaldian izan ziren Jorge Segurado, Urnietako alkatea; Juan Luis Alkorta, Egape HLHI-ko zuzendaria; Amaia Amutxastegi, Egape BHIko zuzendaria; Jose Luis Pinedo, Magale ikastetxeko zuzendaria; eta Juan Jose Sanchez, Bosko Taldeko lehendakaria.

Honela, Egape HLHIri 2.150 euro (besteak beste, Aballarri aldizkaria eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak), Egape BHIri 1.140 euro (artea eta jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak), Magaleri 1.220 euro (Salesberriak aldizkaria eta emozioen lanketa) eta Bosko taldeari 1.260 euro (txangoak eta enpresetara bisitak) eman dizkie.