- Hernani Errotzenek antolatuta, bihar, Iñaki Lopez Luzuriagak Zer egin dezakegu euskaldunok Interneten? izenburuko hitzaldia emango du Hernaniko Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19.00etan. Areto nagusian izango da eta segurtasun arauak betetzeko jendea musukoarekin joatea eskatu dute. Lopez Luzuriagak Wikipedia, Wikimedia eta hizkuntzaren konfigurazioaz arituko da, besteak beste.