- Pandemia eteteko neurrien zorrozteak biharko Hernaniko Biteri kultur etxean aurreikusitako Energia berriztagarriak zure etxean€ posible da! izenburuko Argitu tailerra bertan behera gelditu da.

Horren ordez, Gipuzkoako Foru Aldundiak gai berdina jorratzeko online saioa prestatu du azaroaren 20rako, 18.00etatik aurrera.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, honako bideak erabiliz: posta elektronikoz (argitu@gipuzkoa.eus) edo telefonoz (943 112 948 edo 628 532 303). Informazio osagarria www.argitu.eus webgunean ikus daiteke.

Saioa jarraitzeko ez da programarik deskargatu behar. Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta erantzuna helbide elektronikoan jasoko dute azaroaren 23tik aurrera.

Saio honetara sartzeko hizkun-tza aukeraren arabera bi esteka emango dira aukeran, euskaraz edo erdaraz jarraitzeko.