Etxeberriko etxebizitzen zerrenda argitaratu dute

Urnietako Udalak alegazioak aurkezteko epea zabaldu du azaroaren 11 arte

06.11.2020 | 02:30

Urnieta – Urnietako Udalak aurrera darrai Etxeberrin dituen hamar etxebizitza sozialak alokairuan esleitzeko prozesuarekin. Interesdunek ekainaren 26a arte izan zuten izena emateko aukera, eta orain, behin-behineko zerrenda bat argitaratu da izena eman zuten pertsona horietatik zeintzuk izan diren onartuak eta zeintzuk baztertuak zehaztuz.

Zerrenda horren gainean alegazioren bat aurkeztu nahi izanez gero, azaroaren 11 bitarte dago aukera. Horretarako, Bertan herritarren arretarako bulegora joan beharko da. Epe horretan alegaziorik balego, aztertu egingo litzateke, eta ondoren, behin betiko zerrenda ezagutzera emango da.

Azkenik, Udaletik jakinarazi dutenez, behin betiko zerrendan onartuak izandako pertsonen artean esleituko dira etxebizitza sozialak alokairuan, beti ere oinarrietan zehazturiko irizpideen arabera.