- Astigarragako kiroldegian zenbait moldaketa egin dira azken egun hauetan Eusko Jaurlaritzako jarraibideak kontuan hartuz.

Alde batetik, ikastaroei berrekin zaie moldaketa ba-tzuekin. Ikastaroetan gehienez sei pertsonetako azpitaldeak sortu dira, eta horiek ondo bereizteko kolore ezberdinetako hiru gune markatu dira ikastaro gela bakoitzean. Erabiltzaileak beti leku berean kokatu behar du.

Bestetik, fitness gelan aforoa murriztu da eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, soilik kendu ahalko da kirola egitean. Azkenik, ziklo birtuala martxan jarri da berriro.