- Lehenengo irteera irailaren 12an egin zen Andoainen eta hurrengoa, igande honetan Astigarragan izango da. Ibilaldian Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak bisitatuko dituzte. Behemendik eta Beterri-Buruntzako sei Udalek eskualdea hobeto ezagutzeko sei bisita gidatu eskainiko dituzte iraila eta urrian zehar, bana udalerri bakoitzean.

Irteera honek lau ordu inguruko iraupena izango du eta abiapuntua 9.30ean Murgia jauregitik izango da. "Landaguneko eta gizartutako lurraldeak uztartzen diren ibilbide honetan bista eta paisaiaz gozatzeaz gain, mugarrien historia, Done Jakue Bidea eta abarretako historiak ezagutzeko aukera izango da", adierazi dute antolatzaileek.

Jakina denez, segurtasun neurri batzuk bete beharko dira COVID-19aren hedatze arriskuak saihesteko: musukoa eramatea beharrezkoa da, segurtasun distantziak mantenduko dira eta aforoa mugatua izango da, bederatzi pertsonak gehienez parte hartuko du. Beraz, aldez aurretik erreserbatu beharko da plaza donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatziz edo 656 705 243 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9.00etatik 15.00etara).

Hurrengo irteera irailaren 26an Hernanin izango da, eta Igorin-Akola inguruko trikuharriak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko da.

Urriaren 4ean Lasarte-Oriaren txanda iritsiko da. Egun horretan, herrian zehar dauden muralak eta eraikinak bisitatuz, Lasarte-Oriako historiako pasarte desberdinak gogoraraziko dira.

Urriaren 10ean Urnietan izango da ibilaldia. Adarramendi inguru paregabeaz gozatu eta bertan dauden aztarna megalitikoak ezagutzeko proposamena luzatu dute.

Azkeneko irteera, urriaren 18an Usurbilen izango da, Urdaiaga auzoaren barrena , eta bertan zeuden zetak, burdinolak eta baserrien historia ezagutzeko aukera izango dute ibilaldian izena ematen duten guztiek.