- Urnietako Udalak komunikazio kanpaina bat jarri zuen abian herriko saltoki txikiei, ostalaritzari eta zerbitzuei balioa emateko, koronabirusaren ondorioz bizi den egoera konplexu hau gainditzen lagun-tzeko eta etorkizunera begira indartzeko.

Horretarako, atal berezi bat sortu zuen bere webgunean, herriko merkataritza, herri bizi bat izatearen baliokidea dela dioen mezua urnietarren artean barnera dadin.

Atal hori eduki berriekin elika-tzen joan da. Sorturiko lehen kartelek Hau bukatzen denean ez nazazu konfinamenduan jarri!,Gure txertoa zu zara, Hau guztia bukatzen denean itzul zaitez gaur zure ondoan dagoen komertziora eta Une garrantzi-tsuetan beti zure ondoan, leloak zituzten. Oraingoa berriz, tokiko merkataritzak duen garran-tzia islatzeko baliatu da, besteak beste Urnieta bizitzaz betetzen duelako.