- Urnietako Udalak Egape ikastolak Lizardi kalean duen jolastokia hobetzeko lanak hasi ditu, espazio berritu eta egokia sortzeko, haurrek beren trebetasunak gizarteratu eta indartu ditzaten.

Horretarako, hondatuta zeuden jokoak kendu dira, eta horien ordez, Heziberri 2020 proiektura egokitutako espazio naturalizatu bat eraikiko da, metodologia eta material egokiagoekin.

Heziberri 2020 planaren helburua argia da: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza? eta garapen? ildo estrategikoak bateratzea etorkizuneko belaunaldiak ongi prestaturik egon daitezen

Gauzak horrela, estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren elkarrekin-tza soziala eta fisikoa sustatuko dira, baita mugimendu askea ere. Gainera, pertsona bakoitza modu ezberdinean erlazionatzen dela kontuan hartuta, ingurune berriak lagunduko du guztien inklusioan.

Lanek datozen asteetan jarraituko dute eta jolastoki berria 2020-2021 ikasturtea hasten denerako amaituta egongo da.