- Herriko komertzioetan lana egiten duten pertsonak babesteko, eta era berean, denda horietara erostera joaten diren herritarren segurtasuna bermatzen saiatzeko, autobabeserako materiala banatu du aste honetan Urnietako Udalak herriko establezimenduetan; hala nola, dendetan, farmazietan, banketxeetan eta okindegietan. Udala bere esku dagoen guztia egiten ari dela ziurtatu du.